irekiEkoguneaKutxabank

Trebatu: Zertan datza

Gazte Ekoliderrak ezohiko trebakuntza ibilbide bat da

Gazte Ekoliderrak jasangarritasuna eta lidergoaren inguruko trebakuntza da oinarrian. Aurtengo trebakuntzan 6 hilabetetan zehar 24 gai zehatz landuko dira taldean beste hainbaten inguruko hausnarketak eginez. Bidean Ekoliderrak gazteek beraiek sortzera gonbidatuta dauden ekimena da, gazteak dira protagonistak, honek dakartzan ardura eta aukera guztiekin.

Bestalde, ezagutza teorikoak helburu zehatzetara zuzenduak izango dira eta trebakuntza hilabeteetan zehar, proiektu konkretu bat landu beharko da.

Trebakuntzan zehar landuko diren gaiak bi multzo handitan banatuko dira:

    1.    JASANGARRITASUNA
    2.    LIDERGO GAITASUNAK ESKURATZEA ETA INDARTZEA

Trebakuntzarako erremintak

  • Jardunaldi edo eztabaidak
  • Bisitak eta ekimenak
  • Proiektuak: Taldeka proiektu ezberdinak gauzatu beharko dira.
  • Foroa: Barne komunikazio tresna.
Nori zuzenduta eta parte-hartzeko ezaugarriak:
  • 18-30 urte bitarteko gazteak.
  • Elebidunak. Euskara ulertzea beharrezkoa izango da.
  • Ez da ikasketa maila bat eskatuko
  • Kutxa Ekoguneak proiektu honetako partaideak bekatzen ditu %80a subentzionatuz. Parte hartzaile bakoitzak 450 euro ordaindu beharko ditu (guztira trebakuntzaren gastuak 2300 eurotakoak direla kalkulatzen da). Kutxabanken kontu bat izatea beharrezkoa da.
+ Ikusi 5.edizioko egitaraua
 
Partaideen aukeraketa:
Aurkezpen/Eskaera betebeharrak:
  • Web orrian azaltzen den izen emate inprimakia bete. Inprimakia bera oso garrantzitsua da aukeraketa prozesurako.
Aukeraketa prozesuaren urratsak:
 
1. urratsa: Eman izena. Webgunearen bitartez izen-emate galdetegia bete. 

2. urratsa: Aurkezten diren eta baldintzak betetzen dituzten gazteak elkarrizketatuak izango dira. Elkarrizketatuen artean aukeratuko dira Gazte Ekoliderrak proiektuko parte hartzaileak.
 
3. urratsa: Aukeratuen zerrenda (Azaroaren lehenengo hamar egunean).  
 
  • Positiboki baloratuko da gazte edo boluntario talde bateko kide izatea edo/eta gizarte mugimenduetan aktibo izatea.
  • Taldea osatzerakoan aintzat hartuko dira, besteak beste: generoa, adina, lurraldetasuna (eskualde desberdinetako partaideak) eta disziplinartekotasuna.
  • Gazte izatetik abiatuta, ondorengo ezaugarriak dituzten pertsonen bila gabiltza: jasangarritasunarekiko interesa izanik ekintzara pasatzeko gogoa dutenak, eta bide horretan lidergoa asumituko luketeenak.
Konpromisoak:

Gazte Ekoliderrak trebakuntzaren oinarri eta helburu talde lanean jardutea eta elkarren arteko errespetua dira eta oinarri eta helburu hauen arabera jarduteko konpromisoa hartzen dute bertan bekatuak diren gazte ekolider guztiek. Kutxa Ekoguneak trebakuntzako konpromisoak betetze ez dituzten ikasleak trebakuntzatik kanporatzeko eskubidea du.