irekiEkoguneaKutxabank

Zer da Ekoliderrak?

GAZTE EKOLIDERRAK proiektuaren helburu nagusia interes amankomuneko gazte talde bat jasangarritasun eta lidergo gaietan trebatu eta elkarren artean kontaktuan jartzea da,  ondoren sarean lan egitera bultzatuz.

Proiektu hau Kutxa Ekoguneak jasangarritasunaren bidean gazteen lidergoaren alde egin duen apustuaren ondorioetako bat da eta apustu hau gogoeta sakon batean ondorioa izan da. 2010. urtean ekin genion bideari, aurten 5. edizioa ospatuko dugularik.  

Trebatu+Ekin+Izan da gure leloa.

Trebakuntza eskaintzan esparru anitzetako unibertsitateko irakasleak, erakundeetako ordezkariak, profesionalak, elkarteak, adituak, aktibistak, mendizaleak eta bestelakoek parte hartzen dute, jasangarritasuna eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko.
 Gazte Ekoliderrak proiektua hiru hitzetan labur daiteke, Trebatu-Ekin-Izan:


Trebatu: Trebakuntza aldia da. Aukeratutako gazteak jasangarritasuna eta lidergo trebakuntzari ekingo diote.

Ekin: Ekintza aldia izango da, hau da, trebakuntzan zehar ikasitakoa praktikara eramateko garaia. Horretarako, besteak beste, partaideek proiektu bat garatu eta ezagutzera eman beharko dute.

Izan: Bide batez partaideak Ekoliderrak sarearen kide aktiboak izatea espero da.

Zergatik gazte ekoliderrak?

Planetak urtero sortzen dituen baliabide natural eta zerbitzu ekologikoak baino %30 gehiago ari gara erabiltzen mundu-mailan. Planetaren baliabide naturalak gizakion “kapitala” badira, horien “interes”-ez bizi beharrean, kapitala bera ari gara gastatzen. Hau da, geroz eta pobreagoak gara: 1970 urtetik kapital natural guzti horretaz %70a gelditzen zaigu soilik, eta urtero %1 inguru gastatzen jarraitzen dugu.
 
Gainera jasangarritasuna modu integralean lantzea: ekonomia, soziala eta ingurumena. Horregatik jasangarritasunak erronka handia suposatzen du gure sistema ekonomiko, politiko eta kulturalarentzat. Erronka hauei aurre egiteko lidergo berri bat behar da, maila guztietan: kulturan, enpresa munduan, administrazioan eta baita gizarte zibilean ere.

Gaur egungo gizartea ingurumenaren babesean modu aktibo batean inplikatzen bada, etorkizunerako berme inportantea izan daiteke.

Gure lurraldean lidergo gazte berri bat sortzea izango da egitasmo honen helburu nagusia.

Ekoliderren 5. Edizioan parte hartu nahi baduzu informazio gehiago hemen