irekiEkoguneaKutxabank

Albisteak

Proiektuen aurkezpena eta Arotz Enea

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Maiatzak 23 eta 24ean 5.edizioari amaiera eman genion. Ostiral arratsaldean Ekogunean proiektuen aurkezpena balorazio mahaiaren aurrean eta ondoren asteburu pasa Arotz Eneara.

Aurten proiektuen aurkezpena ostiralean egitea erabaki genuen eta Ekogunean bertan. Balorazio Mahaikideak, Xabier Esteban, Xele Olaizola eta Zuriñe Sanchez izan ziren. Proiektuekin sorpresa handia hartu genuen guztiok, eta batez ere balorazio  mahaikoek ;)...Oso proiektu landuak eta helduak aurkeztu zituzten gazteek.

Ondoren Arotz Eneara. Asteburu berezia izan genuen, izan ere 5.edizioak ziklo baten amaiera suposatu du eta opari gisa, Sabino Ormazabalek (Gazte Ekoliderretako koordinatzaileak) antinuklearretan izan zuen ibilbidea kontatu zigun eta Gladys bere laguna izan zen protagonista....primizia!

aurten ezin izan genuen Gorritireki solastu eta ezta bere artelanak ikusi ere (artea eta jasangarritasuna).....pena.....

 

 


volver