irekiEkoguneaKutxabank

Albisteak

Proiektu bat nola komunikatu

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Joxerra Gartziak, urte askotan EHU-UPVko irakasle izan denak, trebakuntza zikloa itxi zuen eta beti bezala behin proiektuaren diseinua eginda, proiektua ezagutzera emateko sekula egin behar ez dena argituz eta nola egin litekeen jakiteko aukera desbedinak eskainiz.

Komunikazioa eraginkorra da edo ez da, ez dago erdibidekorik

Kontutan izan proiektu bat aurkezterakoan ekonomiaren gizartean gaudela.

Gaur egun bakoitzari eguneko, 3000 mezu persuasibo igortzen dizkigute eta guri eragiteko diseinatuak daude guztiak.

Zer eta nola egin jendeak geure proiektuari arreta jartzeko eta proiektua erosteko:

-Komunikazio plan bat baino, norberaren komunikazio gaitasuna garrantzitsuagoa da, izan ere gaitasun horren beharra bizitzaren esparru guztietan asetu behar baitugu.

-Hitz egiteko gaitasuna zerbiztuaren parte bat da, hau da gure proiektuaren salmentaren parte bat alegia.

-Komunikazio eraginkorra: Komunikazio egoerari aurre egiten jakitea; zer egin behar duzun badakizu eta kitto.

-"Nik ez dut horretarako balio"= gezurra; Guztiok dugu gaitasun hori baina landu egin behar da. Geurea saltzen ikasi behar dugu.

-Genetikoki ahozko hizkuntza dugu aintzindari beraz gaitasun hori izan badugu, idatzizkoa askoz beranduago etorri zen.

-Hitz egiten eta komunikatzen ikasteko modu hoberena eta bakarra, egoera horietatik pasatuz eta egoera horiei aurre eginez izaten da.

 Hitzaldia bukatzeko, talde bakoitzak, bere proiektuaren aurkezpen laburra egin zuen, proiektuaren aurkezpen egunerako prestakuntza moduan. Aholku oso baliagarriak eraman zituzten gazteek etxera.

 


volver