irekiEkoguneaKutxabank

Ekin

Proiektuak

BIZIBERRI dokumentala

2014-08-05

Ekoliderrak Sareak “Biziberri” dokumentalaren bidez gaurko gazteriak jasangarritasunaren alde era aktiboan ekiten diola adierazi nahi helburu. Horretarako, aktibismoa eta boluntariotza, landa-garapena, kontsumo jasangarria, hezkuntza eta energia ataletan sailkatuta gutako 18 gazteren testigantza biltzen du, kasu bakoitzean norbera bultzatzen ari den ekimen edo ideiaren azalpenaren bidez.

Aurrera begira aztarnak utzi eta aurrera pausoak emateko arrastoak ematen ditu Hitzetatik ekintzetara igaroz. Dokumentala talde eta herri ezberdinetan gazteak, aktibismoa eta jasangarritasuna ardatz izango dituen ausnarketak bultzateko tresna izatea nahi genuke.

Hala 2011ean Ekoliderrak Sareak argitaratutako “ Hitzetatik ekintzetara, jardunbide jasangarrien gida “ eta Hitzetaik ekintzetara jardunaldi aktiboen ondorengo pausoa da.

Biziberri dokumentala Kutxa Ekoguneak lagunduta eta Transistoria ekoiztetxearekin elkarlanean gauzatu da.

Iraupena: 59´30

5. edizioko proiektuak

2014-08-05

1. Cicloop

Cicloop [Co-operative project] bizikletaren erabilera sustatzea eta zabaltzea helburu duen proiektua da. Kontzeptu desberdinen baturari esker bizikletaren erabilera modu zabalago batean ulertu nahi da: garraiobide bezala zein birziklatu eta berrerabili daitekeen objektu bezala. Gainera jasangarritasuna modu integralean lantzea garrantzitsua da CICLOOP proiektuan. Garrantzitsuak dira beraz arlo ekonomikoa, soziala eta ingurumena.

Taldekideak: Joanes Rosó - Leire Gorroño - Irati Marqués - Garazi Munduate - Miren Arrigain

2. Ekolore

Gazteek ingurumenaren inguruan sentsibilizazioa handitu eta baratzera gerturatzea helburu eta rronkatzat duen eta Ekogunean burutuko diren udalekuen proposamen proiektua da. Alde batetik baratzaren ekosistema ezagutuko da eta baratza bat zerotik hasiko da bide batez honen ekoizpen eta lanketa landuz. Bestetik, berriz, ekintza gehigarriak proposatuz modu ludiko eta aktibo baten ingurunea ezagutu eta honen inguruko sentsibilizazioa lortzea nahi duten udalekuen garapena da. Proiektu hau 11-14 urte bitarteko gazteei zuzendutako udalekuetan oinarritzen da, 2014ko uztailaren 14an hasi eta uztailaren 24a bitartean egingo direlarik udalekuok. Denbora kontuagatik, azkenean 3 tailer edo ekintza diseinatu dituzte 2014ko Ekoguneko udaleku irekietan txertatzeko.

Taldekideak: Izaskun Inza - Leyre Alecha - Iñigo Unanue Josune Iturbe

3. Azalore kolore

Proiektuak jatetxe bati atxikitutako baratze bat kudeatuko du. Horren bidez, elikadura esperientzia osoa bizitzeko aukera eta beste hainbat eskaintza planteatuko dira. Parte hartze aktiboaren bidez, lehen sektorearen inguruan gehiago ezagutu, kontzientzia sustatu eta lurra eta naturaren inguruan euskaraz hezi eta gozatzea da helburua. Horretarako, bi zutabe nagusi egongo dira, alde batetik ekoizpena eta estetik sentsibilizazioa, hezkuntza eta esperimentazio tailerrak.

Taldekideak: Ander Arbulu - Maialen Chantre - Ana De la Maza - Ainara Flores - Olatz Goikoetxeaundia - Olatz Lizarazu - Haizea Marañon.

4. Ziztaktibistak

Ziztaktibistak taldea, gaur egungo jendartearen pentsatzeko era aldatzea helburu duten 5 gaztek osatzen dute. Horretarako, autokritika eta hausnarketa bezalako erremintak nahitaezkotzat izanik, markatuta dauden eredu eta bideetatik at beste bide eraldatzaile asko egon badirela frogatu nahi dute, beraien lana jada existitzen diren proiektuen hedapenean zentratuko da. Izan ere, Euskal Herri mail , hedapena behar duten proiektu alternatibo asko daudela badakite eta ziur daude etorkizunean ere egongo direla. Konpromezu probokatzaile eta kontzientziatzailea duten ekintza komunikatiboen planifikazioa edota plazaratzea burutzen dute ez ohiko difusio metodoen bidez.

Taldekideak: Iker Huegun - Mikel Edeso - Naiara Arri - Manu Araolaza - Beñat Osinaga. 

5. Harremanak

Proiektu hau aurrera atera ez den arren balorazio mahaiaren aurrean aurkeztu zuten. Funtsean hauek dira proiektuaren ideia nagusiak: giza harremanak sustatu, dohako ezagutza elkartruke sare bat sortu edozein auzo, herri zein hiritan. Adin eta jatorri desberdineko pertsonentzat, zein elkarte eta kolektiboentzat. Harremanak –elkarlana- ezagutzatrukea- adiskidetasuna- konpromezua- prokomuna.

Taldekideak: Ana Etxeberria - Miren Kerejeta - Andoni Garcia - Nerea Beitia - Olatz Barandika - Iñigo Ganzarain.

 

4. edizioko proiektuak

2014-08-05

1. TRIZIKLO DINAMIKA

Kontsumo ohiturak eta “erabili eta bota” kultura kuestionatzeko helburua du Triziklo Dinamikak; jendearengan gaiarekiko ikuspegi eta ohitura aldaketa bat eragitea. Horretarako,  erritarren arteko harremanak eta topaguneak sortu nahi ditu Donostialdean. Bi modutara: a)Hausnarketarako guneak eta baliabideak eskaini nahi ditu, txip aldaketa eragiteko, eta b)Alternatiba praktikoak sortzeko saiakera egingo du. Norberak eguneroko materialak transformatu (oihalak, metala, bizikletak, egurra, zeramika...) eta erabilgarri bihurtu ahal izango ditu. Laburbilduz, helburu nagusia hondakinekiko ikuspegia aldatzea da, hondakinei balioa emanaz, botatzeko zerbait izatetik lehengai gisa ikustera pasatzeko. Horretarako, egun bizi dugun “erabili eta bota” kultura zalantzan jarriko du, eta eredu horri alternatibak eskainiko dizkio.

Taldekideak:
Eñaut Auzmendi, Alaitz Azpiazu, Janire Etxebarria, Oier Fuentes, Irati Galatas, Aitziber Galdos, Mikel Iraola, Danel Lizartza, Sara López, Imanol Oquiñena, Xabier Ormazabal, Mikel Ruiz de Azua, Irati Salsamendi, Nagore Vega eta Telmo Yurramendi.

2. JAHP 

Komunitate-baratza baten esperientzia pilotua diseinatu da. Egitasmo honen helburua komunitate bateko kideen parte hartzearen bidez, pertsonak elikagaien hazte prozesura gerturatzea da. Horretarako, baldintza bakarrak hauexek dira: proiektua garatzeko
gutxieneko espazio bat izatea (lorategi komunitarioa, eraikin patioa…) eta ekimenean parte hartzeko interesa duten bizilagunen kopuru minimo bat biltzea. Taldearen partetik proiektua abiatzeko eta garatzeko konpromisoa hartu dute, horretarako giza baliabide nahiz materialak erraztuz.

Taldekideak: Jugatx Agirre, Ion Aramendi, Maite Blanco, Cristina Bravo, Ibon Doval, Eneka Etxeberria, Leire Milikua, Miriam Saldias, Igone Saldias eta Iraitz Solabarrieta

3. edizioko proiektuak

2013-01-30

1. Zeu artista berdea

Zeu artista berdea ikastetxeetan jasangarritasuna eta bizi ohitura egokiak lantzeko proiektua da. Hezkuntza parte hartzailea eta artea dira proiektu honen tresna funtsezkoak,  gaztetxoengan, inguruarekiko emozio sentipen bereziak sortzen dituzten bide afektiboak baitira. 2012an 2 ikastetxetan aritu dira saioak garatzen eta 2012-2013 ikasturtean 10 ikastetxetan garatuko dute proiektua.

Taldekideak: Iban Arregi, Itsaso Beitia, Maialen Garcia, Ainhoa Iribar, Maddi Labayen, Arkaitz Martin, Jaione Martin, Aritz Odriozola, Lorea Victoriano

2. Ekoprizma

Open Eko Lab formatuan ezagutza esperimentaleko banku bat sortzea helburu duen proiektua da. Esperientzia errealetan oinarrituta gizartearen sentsibilizazioan eta gobernuz kanpoko erakundeen elkarlana du oinarri. Horretarako Ekogunean espazio fisiko batean islatuko da. 

Taldekideak: Paulo Manterola, Jokin Rokandio, Jon Sanchez

3. Aldaon

Herri zehatzetan ingurumen diagnosi eta garapen planak gauzatzeko helburua duen talde multidisziplinarra. Helburuak: 
-Bizitzeko erosoagoa eta atseginaoa den herri jasangarriago bat lortzea. 
-Errekurtso kontsumoa murriztu inguruarekiko inpaktuak gutxituz. 
-Herri hau jasangarritasunaren arloan eta bizi kalitatean eredugarri bihurtzea. 
Ordiziako udaletxearekin hitzarmen bat sinatu dute. 

Taldekideak: Uxue Aramburu, Mikel Arruabarrena, Pedro Besné, Garazi Eskurtza, Nuria Martin, Ander Oses, Ioar Oteiza, 

4. Green Cover

Jendetza erakartzen duten jaialdi eta ekitaldiek ingurugiroarekiko duten eragin kaltegarria gutxitzea, kontsumo jasangarria ahalbidetu eta sustatzea xede talde guztien elkarlanaren bidez. 2012an Larraulgo Eskola txikien festan aritu dira aholku ematen. 

Taldekideak: Zuhaitz Akizu, Dafne Mazo, Onditz Odriozola, Mikel Uranga, Nerea Zenigaonaindia 

2. edizioko proiektuak

2013-01-30

 1. Biodigestorea

Nekazaritza eta abeltzaintzako hondakin organikoen kudeaketarako eskala txikiko biodigestore bat eratzea, hala, energia berriztagarri alternatibo bat bultzatuz

Taldekideak: Oihana Agirre, Maite Alonso, Gaizka Bernardo, Maite Etxebarria, Lander Iztueta, Amaia Prieto.

2. Pasaia Kolektibo

Dagoeneko existitzen den hiri-eremu ireki bat eraldatzean datza jendearen partaidetza bultzatuz, eta eremu horri izaera berri bat eman elkarbizitza gune bat sortuz.

Taldekideak: Aines Arizmendi, Imanol Goenaga, Iñigo Ruiz

3. NAIROBITARRA Bidaia eskola

Bizitza bera da bidaia bat, eta, beraz, Nairobitarra bidaia eskola bizitza eta bizipenen eskola da oinarrian, eta honi buruz ikasleei irakastea du helburutzat.

Taldekideak: Ainhoa Aldalur, Aratz Garmendia, Oihana Larrea, Leire Lopez de Munain, Sheila Padrones, Ane Miren Ramon.

4. Ekoudalekuak

Pentsamolde ezberdin baten hausnarketan oinarritzen den udaleku honek euskal gazteen burmuinak piztu nahi ditu.

Taldekideak: Maitane Alvarez, Lara Apellaniz, Naiara Elorriaga, Aritz de Etxaniz, Jon Jimenez, Jone Ugarte, Ilia Zamarreño.

5. Bizi erreala

Proiektuaren helburua Donostian bizikletaren erabilera sustatzea da, eta, zehazki, Errealaren partiduetara bizikletaz joatea sustatuko da.

Taldekideak: Ane Alastruey, Amaia Alberdi, Eneko Eizagirre, Garazi Fernandino, Endika Gandarias.

6. Lurra bizirik

Lurra inbentarioa eginez, produkzio eta kontsumo jasangarria bultzatuz… Donostialdean kokatuko den taldea.

Taldekideak: Ioritz Berra, Mikel Lizartza, Aitzol Martikorena, Unai Telleria.