irekiEkoguneaKutxabank

Ekin

Gazte Ekoliderren proiektuak

Trebakuntzan zehar proiektu ezberdinak egiteko tresnak erakutsiko dira. Diziplinartekotasuna eta norberaren helburuen arabera osatuko dira lan-taldeak.

Hauek dira Gazte Ekoliderren baitan diseinatzen joan diren proiektuak:

2012-2013 ko proiektuak

TRIZIKLO DINAMIKA 

Kontsumo ohiturak eta “erabili eta bota” kultura kuestionatzeko helburua du Triziklo Dinamikak;jendearengan gaiarekiko ikuspegi eta ohitura aldaketa bat eragitea.Horretarako, herritarren arteko harremanak eta topaguneak sortu nahi ditu Donostialdean. Bi modutara: a) hausnarketarako guneak eta baliabideak eskaini nahi ditu, txip aldaketa eragiteko, eta b) alternatiba praktikoak sortzeko saiakera egingo du. Norberak eguneroko materialak transformatu (oihalak, metala, bizikletak, egurra, zeramika...) eta erabilgarri bihurtu ahal izango ditu. Laburbilduz, helburu nagusia hondakinekiko ikuspegia aldatzea da, hondakinei balioa emanaz, botatzeko zerbait izatetik lehengai gisa ikustera pasatzeko. Horretarako, egun bizi dugun “erabili eta bota” kultura zalantzan jarriko du, eta eredu horri alternatibak eskainiko dizkio.

(Kideak: Eñaut Auzmendi, Alaitz Azpiazu, Janire Etxebarria, Oier Fuentes, Irati Galatas, Aitziber Galdos, Mikel Iraola, Danel Lizartza, Sara López, Imanol Oquiñena, Xabier Ormazabal, Mikel Ruiz de Azua, Irati Salsamendi, Nagore Vega eta Telmo Yurramendi)

 

JALGI HADI PLAZARA (JAHP) 

Komunitate-baratza baten esperientzia pilotua diseinatu da. Egitasmo honen helburua komunitate bateko kideen parte hartzearen bidez, pertsonak elikagaien hazte prozesura gerturatzea da. Horretarako, baldintza bakarrak hauexek dira: proiektua garatzeko gutxieneko espazio bat izatea (lorategi komunitarioa, eraikin patioa…) eta ekimenean parte hartzeko interesa duten bizilagunen kopuru minimo bat biltzea. Taldearen partetik proiektua abiatzeko eta garatzeko konpromisoa hartu dute, horretarako giza baliabide nahiz materialak erraztuz.

(Kideak: Jugatx Agirre, Ion Aramendi, Maite Blanco, Cristina Bravo, Ibon Doval, Eneka Etxeberria, Leire Milikua, Miriam Saldias, Igone Saldias eta Iraitz Solabarrieta)

 

2012 proiektuak

ZEU ARTISTA BERDEA

Zeu artista berdea ikastetxeetan jasangarritasuna eta bizi ohitura egokiak lantzeko proiektua da. Hezkuntza parte hartzailea eta artea dira proiektu honen tresna funtsezkoak, gaztetxoengan, inguruarekiko emozio sentipen bereziak sortzen dituzten bide afektiboak baitira. 2012an 2 ikastetxetan aritu dira saioak garatzen eta 2012-2013 ikasturtean 10 ikastetxetan garatuko dute proiektua.

Taldekideak: Iban Arregi, Itsaso Beitia, Maialen Garcia, Ainhoa Iribar, Maddi Labayen, Arkaitz Martin, Jaione Martin, Aritz Odriozola, Lorea Victoriano

 

EKOPRIZMA

Open Eko Lab formatuan ezagutza esperimentaleko banku bat sortzea helburu duen proiektua da. Esperientzia errealetan oinarrituta gizartearen sentsibilizazioan eta gobernuz kanpoko erakundeen elkarlana du oinarri. Horretarako Ekogunean espazio fisiko batean islatuko da.

Taldekideak: Paulo Manterola, Jokin Rokandio, Jon Sanchez

 

ALDAON

Herri zehatzetan ingurumen diagnosi eta garapen planak gauzatzeko helburua duen talde multidisziplinarra. Helburuak:

-Bizitzeko erosoagoa eta atseginaoa den herri jasangarriago bat lortzea.
-Errekurtso kontsumoa murriztu inguruarekiko inpaktuak gutxituz.
-Herri hau jasangarritasunaren arloan eta bizi kalitatean eredugarri bihurtzea.
Ordiziako udaletxearekin hitzarmen bat sinatu dute.


Taldekideak: Uxue Aramburu, Mikel Arruabarrena, Pedro Besné, Garazi Eskurtza, Nuria Martin, Ander Oses, Ioar Oteiza,

 

GREEN COVER

Jendetza erakartzen duten jaialdi eta ekitaldiek ingurugiroarekiko duten eragin kaltegarria gutxitzea, kontsumo jasangarria ahalbidetu eta sustatzea xede talde guztien elkarlanaren bidez. 2012an Larraulgo Eskola txikien festan aritu dira aholku ematen.

Taldekideak: Zuhaitz Akizu, Dafne Mazo, Onditz Odriozola, Mikel Uranga, Nerea Zenigaonaindia

 

2011 proiektuak

BIODIGESTOREA

Nekazaritza eta abeltzaintzako hondakin organikoen kudeaketarako eskala txikiko biodigestore bat eratzea, hala, energia berriztagarri alternatibo bat bultzatuz

Taldekideak: Oihana Agirre, Maite Alonso, Gaizka Bernardo, Maite Etxebarria, Lander Iztueta, Amaia Prieto.

 

PASAIA KOLEKTIBO

Dagoeneko existitzen den hiri-eremu ireki bat eraldatzean datza jendearen partaidetza bultzatuz, eta eremu horri izaera berri bat eman elkarbizitza gune bat sortuz.

Taldekideak: Aines Arizmendi, Imanol Goenaga, Iñigo Ruiz

 

NAIROBITARRA Bidaia eskola

Bizitza bera da bidaia bat, eta, beraz, Nairobitarra bidaia eskola bizitza eta bizipenen eskola da oinarrian, eta honi buruz ikasleei irakastea du helburutzat.

Taldekideak: Ainhoa Aldalur, Aratz Garmendia, Oihana Larrea, Leire Lopez de Munain, Sheila Padrones, Ane Miren Ramon.

 

EKOUDALEKUAK

Pentsamolde ezberdin baten hausnarketan oinarritzen den udaleku honek euskal gazteen burmuinak piztu nahi ditu.

Taldekideak: Maitane Alvarez, Lara Apellaniz, Naiara Elorriaga, Aritz de Etxaniz, Jon Jimenez, Jone Ugarte, Ilia Zamarreño.

 

BIZI ERREALA

Proiektuaren helburua Donostian bizikletaren erabilera sustatzea da, eta, zehazki, Errealaren partiduetara bizikletaz joatea sustatuko da.

Taldekideak: Ane Alastruey, Amaia Alberdi, Eneko Eizagirre, Garazi Fernandino, Endika Gandarias.

 

LURRA BIZIRIK 

Lurra inbentarioa eginez, produkzio eta kontsumo jasangarria bultzatuz… Donostialdean kokatuko den taldea.

Taldekideak: Ioritz Berra, Mikel Lizartza, Aitzol Martikorena, Unai Telleria.

 

2010 proiektuak


Mugikortasuna industrialdeetan

Igarako proba pilotua.

Taldekideak: Jaione Azurmendi, Mikel Aseginolaza, Maitane Zubillaga, Amaia Otazo, Leire Piñeiro eta Ander Elizburu.

 

Aterpetxeak eta Ekobaserri Eskola barne dituen bidegorri-sare alternatiboa

Taldekideak: Aloña Zubizarreta, Harri Zuazo, Mikel Etxabe, Oier Iurramendi, Ane Egino, Iban Alzualde, Julen Agiriano eta Koldo Fuentes.

 

Biztanleria ekoaktiboa bultzatzeko programa

Eztabaida piztu eta alternatibak planteatuko dituen sarea. Elkarteen Elkartea. Denbora Bankua. Parte Hartuz…

Taldekideak: Leo Argote, Joseba Bergaretxe, Iñigo González, Marta Higuera eta Nayara Tamit Ibáñez.

 

Kontsumo lan taldea

Berderabiltzen

Behin betiko produktuen eta berrerabilpenaren kultura sarea.

Taldekideak: Pablo Sal, Maria Mungia, Nerea Fernandez , Maider Barrutia, Beñat Garikano eta Sergio Hernandez.

 

Komunikazio lan taldea

Ez gaude berde

Jasangarritasuna eta ekologia ardatz duen telebista saioa.

Taldekideak: Aintzane Gamiz, Beñ at Martin, Jon Martin , Borja Murillo, Iraitz Oiartzabal eta Eider Otaegi.